Angleteko mugaz gaindiko topaketa
Data : 2026ko azaroaren 20a
Lekua : Anglet
Gaia : EVOLUTION proiektuaren mugaz gaindiko topaketa
Gaur, 2026ko azaroaren 20an, ostirala, EVOLUTION proiektuaren mugaz gaindiko topaketa egin da Angelu-n !
Goiz batez, haurren babesaren arloko erronkei buruzko esperientziak eta ikuspegiak partekatu dituzte Frantziako eta Espainiako eragileek, helburu komun batekin: Haurren Babes Sistemaren baitan dauden gazteei lanbide-heziketako eta goi-mailako ikasketetarako bidean laguntza hobea eskaintzea. Horretarako, gazteen ibilbideak, oztopoak eta aukerak aztertu dira, baita mugaz gaindiko gure lurraldeko profesionalen eta hezitzaileen beharrak ere.
EVOLUTION, Interreg POCTEFA programaren baitako proiektua, 7 bazkidek sustatzen dute, eta haurren babes-sistematik datozen gazteek lanbide-heziketako prestakuntzetara eta goi-mailako ikasketetara iristeko aukerak sustatzea du helburu.
Mugaz gaindiko lankidetzaren bidez, bazkideek prebentziorako eta prestakuntzarako tresnak elkarrekin sortzen dituzte, jardun profesionalak hobetzeko eta gazteei laguntza hobea eskaintzeko.
Egitarauan: haurren babesaren arloko erronkei buruzko mahai-ingurua, eta tresna berrien aurkezpena, erabilera digitalaren eta gazteak goi-mailako ikasketetan txertatzearen inguruko prestakuntza lantzeko.
Ikuspegiak trukatzeko, esperientziak partekatzeko eta baliabide berriak ezagutzeko topaketa garrantzitsua izan da, laguntza eta haurren babesaren arloan diharduten profesionalen zerbitzura.

