Haurren babesari buruzko mugaz gaindiko topaketa – EVOLUTION proiektua – Interreg POCTEFA
Pozik gonbidatzen zaituztegu EVOLUTION – Interreg POCTEFA proiektuaren hurrengo mugaz gaindiko topaketara. Haurren babesaren inguruko elkarrizketa eta lankidetza sustatzeko aukera izango da.
2026ko azaroaren 20a, ostirala
Espace de l’Océan, Anglet
09:00etatik 12:30era
Egitaraua:
-
Proiektuaren aurrerapenaren berri ematea;
-
Haurren babesaren inguruko erronkei buruzko mugaz gaindiko elkarrizketa;
-
Lortutako emaitza nagusien lehen aurkezpena;
-
Gogoetak partekatzeko eta arlo honetan diharduten eragileen iritziak jasotzeko solasaldia.
Ekitaldiaren egitaraua deskargatu
Mesedez, baieztatu zuen parte-hartzea azaroaren 12a baino lehen: Izena eman
Mugaz gaindiko lankidetza-proiektua
EVOLUTION proiektua Europar Batasunak % 65ean kofinantzatzen du, Interreg VI-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2021-2027) programaren bidez. Lurraldeko zazpi bazkidek osatzen dute:
Etcharry Formation Développement, Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Kontseilua, Baionako Ospitalea / Adoenia, Nazaret Fundazioa, Deustuko Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU) eta Gipuzkoako Foru Aldundia.
Laster elkar ikustea eta lankidetza- eta partekatze-une hau zuekin bizitzea espero dugu!

